Gipuzkoa Ekintzailea

Nabigaziorako laguntzak

Hizkuntzak


Edukia

Ekintzailetza eta berrikuntza

Zorrotz hartuta, hainbat proiektu ekintzailek enpresa-berrikuntzako estrategiarik abian jartzeko ia beharrik ez duten arren, esan behar da, edozein apustu berritzaile, izpiritu ekintzaile handi batek bultzatu eta babestu behar duela. Produkzio-proiektu berri bat, izpiritu ekintzaile argi batek sustatu behar du. Izpiritu horrek, enpresaren barne, oinarri zabala duten ahalegin berritzaileak aurrera ateratzeko indarra izan beharko du; halaber, iraunkorra izan beharko du batez ere, mundu ekonomiko gero eta lehiakorragoak eta globalizatuagoak exijitzen dituen aldaketei konpainia horrek, edozein momentutan, aurre egin ahal izateko.

Ikuspuntu honetatik begiratuta, berritzeko edozein jarduera, ekintzailea da eta, funtsean, enpresa malgu, egonkor eta globalki lehiakorrak diseinatzen laguntzeko erabili beharko dute etengabe.

Kontuan izan behar da, pertsona edo enpresa baten izaera berritzailea, produktu edo zerbitzu berria diseinatzea baino zerbait gehiago dela. Edozein sektoretako enpresa?proiektu bat kudeatzen gutxieneko esperientzia duen ekintzaile batek badaki berritzeko lana, hori baino prozesu zabalagoa dela eta erakunde osoa hartzen duela. Horregatik, enpresa abian jartzeko lana baino urrunago joanda, konpainiaren hainbat arlo edo prozesutan aldaketa sakon, garrantzitsu eta eraginkorrak bultzatzea da, beharbada, burutu daitekeen ekintzailetza-ekintza garrantzitsuena.

Horrenbestez, proiektuari ekiteak esan nahi du enpresa-proiektu berria abian jartzea, negozio?linea berriak zabaltzea edo konpainiaren ibilbidean jauzi kualitatiboa ematea; hala ere, kasu gehienetan, ekitea askoz ere arruntagoa da eta etengabeko berrikuntzarekin lotuagoa dago; gainera, enpresa-munduan maila gorena lortu nahi duen edozein erakunderentzat oso garrantzitsua izango da.

Horrekin lotuta, fabrikatzeko teknika berriak ikertzea, bezeroarengana hurbiltzeko modu berriak ikertzea, finantzatzeko mekanismo berrien diseinua ikertzea edo kudeaketa-tresna berrien diseinua ikertzea ere, berritzeko eta ekintzailetzarako oinarrizko elementuak dira, eta oso garrantzitsuak edozein ekintzailek edo edozein proiektu ekintzailek arrakasta lortzeko.

Ekitea eta berritzea, horrenbestez, txanpon baten bi aurpegi banaezinak dira, eta funtsezkoak dira etengabe aldatzen ari den enpresa jakin batek bezeroarengandik hurbilago dauden produktu eta zerbitzu berriak ateratzean arrakasta izateko. Azkenean, bezero horiek emango diote enpresari sektorearen buruan mantentzeko lehian behar duen abantaila.