Gipuzkoa Ekintzailea

Nabigaziorako laguntzak

Hizkuntzak


Edukia

Ekintzailetzari buruzko sarrera

Oinarri ekonomiko sendo eta dinamikotik abiatuta, Gipuzkoa, gero eta etorkizun globalizatuagorako eta lehiakorregirako prestatzen ari da. Oinarri hori, modu iraunkorrean hazteko antolatu, eta enplegu gehiago eta hobeak sortzeko prestatu dute, lurraldea osatzen dugun pertsonen artean kohesio sozialeko mailak handituz.

Sozialki arduratsua, ingurumen-arloan iraunkorra eta teknologikoki aurreratua den garapen ekonomiko mota honek, etengabe proiektu eta ezagutza berriak sortu behar ditu eta, batez ere, enpresa-izpiritua, berrikuntzaren eta lehiakortasunaren eragile nagusia dela jabetu behar dugu Gipuzkoa osatzen dugun pertsona guztiok.

Enpresa-garapen berriak hasi, sortu, berritu, bultzatu eta zabaltzea zeregin konplexu eta zoragarria da, zintzoa bezain zaila. Eta zeregin horrek, ehun sozioekonomiko aproposa behar izateaz gain, gizarte-mailan pertsona ekintzailea ulertuko duen giroa exijitzen du, ekintzailetzaren munduan hasieratik babesa eta adorea emango dion giroa.

Zerbaiti ekitea, inguratzen gaituenaren izaera, borondatea eta konpromisoaren sinonimoa da, baina, batez ere, ikaskuntza pertsonala da, taldearen apustua eta pertsona ekintzaileak bizitza osoan etengabe egin behar duen zerbait. Horregatik, espazio birtual honetatik, gipuzkoarren ekintzailetza sustatzeko esparru bihurtzeko bokazioa duen www.gipuzkoaemprendedora.net atari honetatik, ekintzailearen lanari itxura poliedriko, anitz eta zabala hartzen diogu, horrelakoa baita ekimen ekonomikoak sustatu, sortu, berritu eta asmatzen dituzten pertsona guztien zeregina.

Web hau, funtsean, Gipuzkoan ekintzailetza babestu eta bultzatzeko garapen zabalago baten irudia da. Proiektu honek ere beste hainbat helburu ditu, adibidez, enpresa?izpirituaren ikaskuntza sustatzea, pentsamendu ekintzailea sustatzea, enpresak sortzera animatzea, etengabeko aldaketaren aldeko apustua egiten duten pertsonei berrikuntza nola egin behar duten gomendatzea, eta ete berriak eta proiektu ekintzaile berriak zabaltzeko administrazio- eta erakunde?mailan aldeko baldintzak sortzea.