Gipuzkoa Ekintzailea

Nabigaziorako laguntzak

Hizkuntzak


Edukia

Pertsonetan oinarrituriko kudeaketarako paradigma berri bat

Ezagutzaren kudeaketarekin erlazionatutako pentsamendu-korronte berrienek eta elementu ukiezinen erabilerak agerian uzten dute erakunde bat osatzen duten pertsonek hark arrakasta izan dezan daukaten garrantzi erabakigarria. Edozein proiektu osatzen duten emakumeek eta gizonek metatzen dute gehien enpresak darabiltzan ezagutzen zati handiena eta, horrenbestez, elementu eskasa eta bereziki baliotsua dira. Gainera, bi nolakotasun garrantzitsu dauzkate baliabideen eta gaitasunen teoriaren aldetik ikusita: zailak dira imitatzen eta ordezkatzen.

Printzipio horien pean, ezin bestez ondorioztatu beharrean gaude pertsonek kudeaketa-ereduan protagonismoa izan behar dutela eta, hartara, albait ingurune onena sor daiteke emaitza berritzaileak eskuratzeko eta erakundeen giza kapitalari eusteko. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak Euskadiko Elkarte Laboral Taldeak (ASLEk) pertsonetan oinarritutako kudeaketa-eredu berrietarantz aurrera egitea sustatuko duen bitarteko informatiko bat ontzea sustatu eta finantzatu du, edozein erakunderen hiru oinarrizko ardatzetan eraikita: "Kultura", "Kudeaketa Sistema" eta "Zuzendaritza Sistema".

"Pertsonei lotutako kudeaketaren kultura"k pertsonei lotutako antolakuntza eta kudeaketaren oinarri moduan, kultura hori identifikatu, landu eta hobetu egiten du, eta enpresaren ondorengo alderdiei egiten die erreferentzia: jabetza, pertsonen kudeaketako partaidetza eta haren gardentasuna, berdintasuna, erantzukizunak hartzeko ordezkaritza eta zuzendaritzako lidergoa. "Pertsonei lotutako kudeaketa-sistema"k emakumeak eta gizonak lanean beren burua asebeteta ikusteko garapen bat ezartzea du helburu. Antolakuntzaren ondorengo elementuei eragiten die zuzenean: politikaren eta estrategiaren kudeaketa; pertsonen kudeaketa; lidergoaren kudeaketa; adimen emozionalaren kudeaketa. "Zuzendaritza Sistema" deitutako atalean ondorengo gaien azterketa biltzen da: politikaren eta estrategiaren definizioan bazterketarik gabeko pertsona guztiak gehitzea, balioak definitzea eta kudeatzea; bezeroak orientatzea; nagusiak liderren truke ordezkatzea; egitura lauak; pertsonen autonomia eta erantzukizuna.

Aldi berean, pertsonen kudeaketa-eredu berria garatzeko proposamen honekin elkartuta, enpresek printzipio horietako bakoitzari buruz erakundearen egoera zein den "egiaztatzeko" balio duen programa informatiko bat ere jarri dute martxan (GIPES- pertsonek erakundeetan parte har dezaten sustatuz). Galdera labur eta argien multzo baten bidez, garapen birtualak "Pertsonei lotutako kudeaketaren kultura", "Pertsonei lotutako kudeaketa-sistema" eta "Zuzendaritza-sistema"ren oinarrizko zutarriak osatzen dituzten askotariko alderdiak xeheki aztertzen du. Enpresak bere ordenagailuan programa informatikoak adierazitako galderei erantzundakoan, programa horrek berehala erantzuten du enpresak pertsonetan oinarritutako kudeaketa-eredu berriekin daukan egokitzapen-mailak argi eta garbi islatzen dituzten grafiko batzuen bidez". Gainera, garrantzitsuena dena, diseinuak "Hobekuntza-plan" bat automatikoki tutorizatzeko aukera ematen du, eta enpresak pertsonetan oinarritutako kudeaketa-eredu berrietara hurbiltzeko "Ekintza-plan" bat martxan jartzea errazten".

Horiek guztiak gai estrategikoak dira erakundeak pertsonetan oinarritutako kudeaketaereduei arrakastaz heldu nahi badie; izan ere, zuzenean eragiten diote haien inplikazio/motibazio-mailari, konpromiso- eta partaidetza-sentimenduari, poztasunari, bezeroari buruzko orientazioari, autonomia eta erantzukizuna areagotzeari, partehartzeari, pertsona-harremanen hobekuntzari eta gizarte-kohesioari.

Proiektua hau %50ean Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatua dago. "Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du"