Gipuzkoa Ekintzailea

Nabigaziorako laguntzak

Hizkuntzak


Edukia



La Salle Berrozpeko eta Elgoibar Ikastolako bina talderen proposamenak izango dira Kosmodisearen zortzigarren edizioaren ardatz

Etxeko hondakinak eraginkortasunez kudeatzea, eskolako jazarpena geldiaraztea, inguruan ditugun kulturak zabaltzea eta QR kodeak eraginkortasun handiagoz baliatzea izango dira Gipuzkoako ikasleek eta euren irakasleek datozen hilabeteetan jorratuko dituzten gaiak.

Lau proposamen oso interesgarri landuko dituzte Kosmodisearen zortzigarren edizioan, gazte gipuzkoarrengan kultura ekintzailearen baloreak sustatzeko xedearekin: etxeko hondakinak eraginkortasun handiagoz kudeatzea; gero eta gehiago gertatzen ari diren eskolako jazarpen kasuei aurre egitea; hurbil izan arren, ezagutzen ez ditugun kulturak hedatzea; eta gure hirien informazioa emateko, QR kodeen erabilera zabaltzea. .

Rap erritmoak eta bertsolarien errimak Kosmodisearen amaierako festan

Kursaal jauregian egin zen, beste urte batez, Kosmodisearen zazpigarren edizioaren amaierako festa handia. Kosmodisea ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko departamentuak sustatzen du eta espiritu ekintzailea unibertsitateaz kanpoko Gipuzkoako hezkuntza-esparruan bultzatzea du xede.

Lehen Hezkuntza (Neo)
1. Kosmolariak (AXULAR LIZEOA) (126 KB)
2. Kosmojakintsu Txikiak (AXULAR LIZEOA) (581 KB)
3. Ausartak3C (ELGOIBAR IKASTOLA) (250 KB)

Lehen Hezkuntza 2 (Fisio)
1. Bostekoakc (ELGOIBAR IKASTOLA) (574 KB)
2. Bostak Kosmoan (ELGOIBAR IKASTOLA) (140 KB)
3. Palkak (OROKIETA HERRI ESKOLA) (133 KB)

Bigarren Hezkuntza (Glos)
1. Zimaik (AITA LARRAMENDI IKASTOLA) (582 KB)
2. Koskopantxika (ELGOIBAR IKASTOLA) (566 KB)
3. Xerpak (SAN BENITO IKASTOLA) (474 KB)

Batxilergoa (Logo)
1. Izpi Beltzak (IES HERNANI) (415 KB)
2. Xamaxa (AITA LARRAMENDI IKASTOLA) (484 KB)
3. Erantzun zati bat (IES HERNANI) (92 KB)

Heziketa Zikloak (Tekhne)
1. Jabalina (LA SALLE BERROZPE IKASTETXEA) (467 KB)
2. Problem? (LA SALLE BERROZPE IKASTETXEA) (467 KB)
3. Belarbolas Motorsport (LA SALLE BERROZPE IKASTETXEA) (467 KB)

Axular, Orokieta, Egape eta Hernani BHI-ko lau talderen lanak nabarmendu ditu Kosmodisearen "Grapho" faseak

Kosmodisearen laugarren fasea "Grapho" etapa amaituta, egindako ebaluazioak "Ikono" etapa amaitzerakoan lehen lekuetan kokatzen ez ziren lau talde nabarmendu ditu. Kosmodisea programa Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko departamentuak sustatzen du, Gipuzkoako ikasleen artean kultura ekintzailearen baloreak bultzatzeko xedearekin.

Elkarrizketa Axular Lizeoko José Ramón Ituraini. (116 KB)
Elkarrizketa Orokieta Herri Eskolako Jokin Izarri. (111 KB)
Elkarrizketa Egape Ikastolako Ana Alzari. (78 KB)
Elkarrizketa Hernani BHIko Amaia Urzelairi. (103 KB)

Elgoibar Ikastolako bi talde, Aita Larramendi Ikastolako beste bi talde eta La Salle Berrozpeko talde bat nabarmendu dira Kosmodiseako "Ikono" fasean

"Nagusiak alaitu", "Mendiak eta basoak zaindu ditzagun" eta "Pedalekin energia sortzeko bizikletak" proposamenen inguruko lanak egin zituzten

Elgoibar Ikastolakoen lana ikusi ["Ausartak3C"]
Elgoibar Ikastolakoen lana ikusi ["Bostekoakc"]
Aita Larramendi Ikastolakoen lana ikusi ["Zimaik"]
Aita Larramendi Ikastolakoen lana ikusi ["Potju"]
La Salle Berrozpekoen lana ikusi ["Molocotongo"]

30 ikastetxe, 166 talde, 1.441 ikasle eta 79 irakaslek hartu dute parte Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo Sailaren KOSMODISEAren seigarren edizioan. Lehiaketaren helburua Gipuzkoako unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-alorrean espiritu ekintzailea sustatzea da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo Sailaren (Europako Gizarte Funtsarekin % 50ean finantzatua) unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-arloari zuzenduriko Kosmodisea ekimenaren xedea IKTak (Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak) erabiliz ekintzailetza sustatzea da. Edizio honetako 15 talde irabazleak ikastetxe hauetakoak dira: The English School, Axular Lizeoa, Elgoibar Ikastola, Orokieta Herri Eskola, Aita Larramendi Ikastola, IES Hernani, IES Urola eta La Salle Berrozpe.

Informazio gehiago (2694 KB)

Lehen Hezkuntza (Neo)
1º Estralurtarrak (THE ENGLISH SCHOOL) (205 KB)
2º Kosmo Team (AXULAR LIZEOA) (181 KB)
3º Berdeak (ELGOIBAR IKASTOLA) (205 KB)

Lehen Hezkuntza 2 (Fisio)
1º Elgokosmo (ELGOIBAR IKASTOLA) (198 KB)
2º Itegi (OROKIETA HERRI ESKOLA) (172 KB)
3º Allepunta (OROKIETA HERRI ESKOLA) (172 KB)

Bigarren Hezkuntza
1º Lucky (AITA LARRAMENDI IKASTOLA) (163 KB)
2º Kosmopolittak (ELGOIBAR IKASTOLA) (235 KB)
3º Elgokraks (ELGOIBAR IKASTOLA) (187 KB)

Batxilergoa
1º Neutrinoak (IES HERNANI) (168 KB)
2º Narrue Latza (IES UROLA) (174 KB)
3º Burnizurenkingaude (IES UROLA) (174 KB)

Heziketa Zikloak
1º Ciborgkitt (LA SALLE BERROZPE IKASTETXEA ANDOAIN) (149 KB)
2º Kosmos (LA SALLE BERROZPE IKASTETXEA ANDOAIN) (271 KB)
3º Los Despistaos (LA SALLE BERROZPE IKASTETXEA ANDOAIN) (271 KB)


Axular Lizeoa, Elgoibar Ikastola, San Benito Ikastola, Urola BHI eta La Salle Berrozpe, Kosmodisea Grapho lehiaketan puntu gehien lortu duten ikastetxeak

Axular Lizeoa, Elgoibar Ikastola, San Benito Ikastola, Urola BHI eta La Salle Berrozpe ikastetxeetako taldeek lortu dute puntu gehien Kosmodisea 2011-2012 Grapho Planetan. Kontuan izan behar da fase hau Kosmodiseako edizio honetako berrikuntza dela eta, bertan, talde parte-hartzaileek beren proiektuak planifikatu, garatu eta gauzatu dituzte "wikia" erabiliz.

Isabel Aldasorori elkarrizketa. Axular Lizeoa (109 KB)
Itziar Ulaziari elkarrizketa. Elgoibar Ikastola (125 KB)
Aitor Madrazori elkarrizketa. San Benito Ikastola (91 KB)
Rocío del Castillo Etxebarriari elkarrizketa. Urola BHI (90 KB)
Mª Cristina Aldasorori elkarrizketa. La Salle Berrozpe (83 KB)

Axular Lizeoa, Orokieta Herri Eskola, Elgoibar Ikastola, Hernani BHI eta La Salle Berrozpe, Kosmodisea 2011-2012 Ikono Planetan puntu gehien lortu dituzten ikastetxeak

Axular Lizeoa, Orokieta Herri Eskola, Elgoibar Ikastola, IES Hernani eta La Salle Berrozpe ikastetxeetako taldeek lortu dute Kosmodisea 2011-2012ko Ikono Planetan puntu gehien.

Ikusi Axular Lizeoaren lana
Ikusi Orokieta Herri Eskolaren lana
Ikusi Elgoibar Ikastolaren lana
Ikusi Hernani BHIren lana
Ikusi La Salle Berrozperen lana

Aitor Uriondori elkarrizketa. Axular Lizeoa (139 KB)
Jokin Izarri elkarrizketa. Orokieta Herri Eskola (128 KB)
Itziar Ondarrari elkarrizketa. Elgoibar Ikastola (114 KB)
Amaia Urzelairi elkarrizketa. Hernani BHI (167 KB)
Josune Muruari elkarrizketa. La Salle Berrozpe (94 KB)

Ingurumenaren narriadura ikusaraztea, dirurik gabeko mundua nolakoa izango litzatekeen irudikatzea, museo ekologiko bat sortzeko aukera aztertzea edo bere burua berriz kargatzen duen sagu informatiko bat diseinatzea izango dira Gipuzkoako haurren artean kultura ekintzailearen balioak sustatzeko KOSMODISEA ekimenaren seigarren edizioko gaiak

Proposamen horiek izan dira KOSMODISEA programari hasiera eman dion "Ideia-jasa" fasean gustukoenak eta honako ikastetxe hauetako ikasle-taldeek proposatu dituzte: Nuestra Señora de Dorleta-Almen (Eskoriatza), Orokieta Herri Eskola (Zarautz), San Benito Ikastola (Lazkao) eta La Salle (Irun)

"Emakumeak enpresak sortzeko prozesuetan" jardunaldia

Pertsonak erakundeen ardatz bihurtzeak genero berdintasuna sustatzen lagunduko du enpresetan

'Familiako bizitza eta lana bateratzea ez da soilik genero kontua, lurralde bateko ekoizpen sarearen eraginkortasunean ere eragiten du; hori dela eta, enpresen lehiakortasunerako erronka bat da, bizikidetasuna hobetzeko funtsezkoa da eta jaiotza tasa eta belaunaldien arteko lotura mantentzea errazten du'. Horixe esan zuen atzo José Ramón Guridik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko sailburuak, 'Emakumeak enpresak sortzeko prozesuetan' jardunaldiaren hasierako ekitaldian. Jardunaldi hori ekainaren 6an egin zen, Donostiako Koldo Mitxelena kultura zentroan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu zuen, 2011ko Berdintasunerako Foroaren baitan.

39 ikastetxe, 188 talde, 1.464 ikasle eta 92 irakaslek hartu dute parte hezkuntza-arloan atzeko funtsezko bilakatu den Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuaren KOSMODISEAren bosgarren edizioan

Kosmodisea 2011.go Amaiera


Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak (Europako Gizarte Funtsarekin % 50ean finantzatua) unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-arloari zuzenduriko Kosmodisea ekimenaren xedea IKTak (Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak) erabiliz ekintzailetza sustatzea da. Edizio honetako 15 talde irabazleak ikastetxe hauetakoak dira: Elgoibar Ikastola, Axular Lizeoa (Donostia), Orokieta Herri Eskola (Zarautz), Aita Larramendi Ikastola (Andoain), Nazaret Zentroa (Donostia), IES Hernani, AEG ikastetxea eta La Salle Berrozpe (Andoain).

“Hasi eta Hazi” ikasle gipuzkoarren artean ekintzailetzaren kulturaren balioak sustatzeko tresna bat da eta ikastetxeetan duen agerpena sendotu du eta web berria aurkeztu du

Hasi eta hazi

Duela hilabete batzuk, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak sustatutako eta finantzatutako ikerlan batek datu garrantzitsu bat ezagutarazi zuen: ikastetxe gipuzkoarrek ekintzailetzaren inguruan agertutako interesa edozein zelarik, irakasle gehienek “oso garrantzitsutzat” jotzen zituzten ekintzailetzarekin lotutako balioak eta gaitasunak.

Ildo horretan, Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak “Hasi eta Hazi” proiektua abian jarri zuen, ekintzailetzarekin lotutako balioak eskola-ibilbidearen barruan landuz, ekimenaren ideia sustatzeko helburuarekin. Proiektua garatu ahala, hezkuntza-bitarteko estrategiko bat izatera iritsi da eta bizitzako edozein esparrutan ekintzaile izateko eta lankidetza sustatzeko jarrerarekin lotutako giza balioen garapena izan da proiektuaren ardatz nagusia.

Elgoibar Ikastola, Hirukide Eskolapioak, Nazaret eta AEG, Kosmodisea 2010-2011 edizioko Ikono planetako lan azpimarragarrienak

Ikusi Elgoibar Ikastolaren lana. Lehen Hezkuntza 1 (3676 KB)
Ikusi Elgoibar Ikastolaren lana. Lehen Hezkuntza 2 (18051 KB)
Ikusi Hirukide Eskolapioen lana. DBH (8753 KB)
Ikusi Nazaret Zentroaren lana. Batxilergoa (840 KB)
Ikusi AEG zentroaren lana. Zikloak (4647 KB)

Elkarrizketa Nuria Revueltari (Elgoibar Ikastola) (140 KB)
Elkarrizketa Kontxi Pradori (Elgoibar Ikastola) (143 KB)
Elkarrizketa Asier Alonsori (Hirukide Eskolapioak) (65 KB)
Elkarrizketa Igor Goikoetxeari (Nazaret Zentroa) (124 KB)
Elkarrizketa Miguel Ángel Ugartemediari (AEG) (71 KB)

Elgoibar Ikastola, San Benito, Manuel Larramendi Ikastola, Hernani BHI eta La Salle Berrozpe, Kosmodisea 2010-2011ko Fono Planetan puntu gehien lortu duten ikastetxeak

Elgoibar Ikastola, San Benito, Manuel Larramendi Ikastola, Hernani BHI eta La Salle Berrozpe ikastetxeetako taldeek lortu dute puntu gehien Kosmodisea 2010-2011ko Fono Planeta etapan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzaren eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuaren ekimen honek Gipuzkoako ikasleen artean ekintzailetza-gaitasuna sustatzea du xede nagusia, talde-lana eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilera intentsiboa ardatz hartuta.

+ Irakurri irakasleen elkarrizketak

Elgoibar Ikastolaren lana entzun (1769 KB)
San Benitoren lana entzun (1935 KB)
Manuel Larramendi Ikastolaren lana entzun (848 KB)
Hernani BHIen lana entzun (1332 KB)
La Salle Berrozperen lana entzun (2600 KB)

Papera aurreztea, etxerako robot laguntzaile bat diseinatzea, "parkour"ean ibiltzeko espazioak sortzea eta gazte eta zaharrenen arteko lotura estutzea, horiei erreparatuko die Gipuzkoako umeen arteko ekintzaile-kulturaren balioak sustatzeko Kosmodisea ekimenaren bosgarren edizioak.

Proposamen horiek dira “Ideia Jasa” fasean baloratuenak eta hartara hasten da Kosmodisea programa, eta ondorengo ikastetxeetako lantaldeek helarazi dizkigute: Belen Ikastetxea (Donostia), Asociación de Escuelas de Legazpi-La Salle (Zumarraga), Nazaret Zentroa (Donostia) eta Antigua Luberri (Donostia)

2009-2010eko Kosmodisea amaitu da; 41 ikastetxek, 188 taldek, 1.424 gaztek eta 80 irakaslek hartu dute parte.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Sailak sustatu du honako ekimen hau (Europako Gizarte Funtsak lagunduta: %50 finantzatu du), unibertsitatetik kanpoko eremuan teknologia berriak eta kultura ekintzailearen balioak bultzatzeko asmoz. Hain zuzen, honako ikastetxe hauetako taldeek egin dituzte 15 lan irabazleak:

Axular Lizeoa (Donostia), Elgoibar Ikastola, Ikasbide Ikastola (Donostia), Orokieta Herri Eskola (Zarautz), San Benito Ikastola (Lazkao), Mariaren Bihotza Ikastola (Donostia), IES Hernani, Manuel Larramendi Ikastola (Andoain), AEG (Donostia), La Salle Berrozpe (Andoain).

[ + ] informazio gehiago

Elgoibar Ikastola, San Benito, Antigua-Luberri eta AEGrenak izan dira 2009-2010eko Kosmodiseako Ikono Planetako lanik onenak

Elgoibar Ikastola, San Benito, Antigua-Luberri eta AEGrenak izan dira 2009-2010eko Kosmodiseako Ikono Planetako lanik onenak.

Axular Lizeoa, Elgoibar Ikastola, San Benito, Aita Larramendi eta AEG izan dira Kosmodisea 2009-2010 edizioko Fono Planetan puntu gehien lortu dituzten ikastetxeak

Axular Lizeoa (Donostia), Elgoibar Ikastola, San Benito (Lazkao), Aita Larramendi (Andoain) eta AEG (Donostia) ikastetxeetako taldeek lortu dituzte Kosmodisea 2009-2010 edizioko Fono Planetan puntu gehien.

Entzun Axular Lizeoko “Axulartar Galaktikoak” taldearen lana (1871 KB)
Entzun Elgoibar Ikastolako "Bostakoak" taldearen lana (2933 KB)
Entzun San Benito Ikastolako "ParisRouge" taldearen lana (1522 KB)
Entzun Manuel Larramendi Ikastolako “Ze esaten” taldearen lana (2356 KB)
Entzun Donostiako AEG zentroko “A.C.US” taldearen lana (3876 KB)

Axular Lizeoko “Axulartar Galaktikoak” taldearen lanaren elkarrizketa (141 KB)
Elgoibar Ikastolako "Bostakoak" taldearen lanaren elkarrizketa (114 KB)
San Benito Ikastolako "ParisRouge" taldearen lanaren elkarrizketa (137 KB)
Manuel Larramendi Ikastolako “Ze esaten” taldearen lanaren elkarrizketa (120 KB)
Donostiako AEG zentroko “A.C.US” taldearen lanaren elkarrizketa (164 KB)

Auto ekologikoa, pobrezia munduan, graffitien adierazkortasuna eta liburuak/ordenagailuak dualtasuna dira Gipuzkoako haurren artean kultura ekintzailearen balioak sustatzeko Kosmodisea ekimenaren laugarren edizioan landuko dituzten gai nagusiak.

Proposamen horiek izan dira "Ideia-jasa" fasean gustukoenak eta ondoko ikastetxeetako ikasle-taldeek proposatu dituzte: Irungo La Salle;Lazkaoko San Benito Ikastola eta Zarauzko Orokieta Herri Eskola.

[ + ] informazio gehiago

Gipuzkoako ikasleen artean ekimen-sena sustatzeari begirako proposamen berritzaile gisa finkatuko da Kosmodisea 2009-2010 edizioa.

Ikasleen artean balio eta trebetasun ekintzaileak garatzea du helburu informazioaren eta komunikazioaren teknologiak oinarri hartuta

Berritasun garrantzitsuak: edukiak ingelesez ere aurkeztuko dira eta taldeek zein gai jorratuko duten aukeratuko dute

Jada abian da Kosmodisearen laugarren edizioan izena emateko epea. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuaren ekimen ezagunaren helburua ekimen-sena, talde-lana eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien bidez (IKT) kultura digitala sustatzea da.

Edizio honetan, eta Kosmodisearen aurreko edizioan parte hartu zuten taldeen ekarpenak kontutan hartuz, programan aldaketa garrantzitsu batzuk egin dira: alde batetik, Kosmodisearen eduki guztiak ingelesez ere aurkeztuko dira eta, bestetik, ziklo desberdinetako taldeek parte hartzerakoan jorratuko duten gaia/berrikuntza aukeratu ahal izango dute. Gainera, ebaluazio-prozesua aldatu da errazagoa izan dadin eta Youtube-n Kosmodisea Kanala sortu da lanak bertan zintzilika daitezen.

ISABELLA LENARDUZZI: “BI SEXUK BAKARRAK BAINO HOBETO PENTSATZEN DUTE”.

Belgikako “Jump Forum” ekitaldiko gerentea da, Europan emakumearen lan-jardueraren alorrean dauden jarduera garrantzitsuenetako bat.

[ + ] informazio gehiago

Kosmodiseak arrakasta handiz eman dio bukaera 2008-2009 edizioari, 38 ikastetxe, 166 talde, 1.500 gazte eta 80 irakasleren parte-hartzearekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak bultzatu du ekimena, hezkuntzan kultura ekintzailearen eta kultura digitalaren balioak sustatzeko. Sarituak izan diren 15 lanak ondorengo ikastetxeei dagozkie: Axular Lizeoa (Donostia), Elgoibar Ikastola, The English School (Donostia), San Benito Ikastola (Lazkao), Urola Azkoiti-Azpeiti BHI (Azkoitia), Nazaret Zentroa (Donostia), Tolosaldea Goimalako BHI (Tolosa) eta Zumaiako Insitutua (Zumaia).

Axular Lizeoa, Ikaskibe Ikastola, San Benito, Urola BHI eta Nazaret Zentroa izan dira Kosmodisea 2008-2009ko Ikono Planetako lan onenen egileak.

Axular Lizeoa, Ikaskibe Ikastola, San Benito, Urola BHI eta Nazaret Zentroa izan dira Kosmodisea 2008-2009ko Ikono Planetako lan onenen egileak

Lehen Hezkuntza Neo Sistemako lan irabazlea ikusi (2168 KB)
Lehen Hezkuntza Fisio Sistemako lan irabazlea ikusi (2035 KB)
DBHko lan irabazlea ikusi (4314 KB)
Batxilergoko lan irabazlea ikusi (1738 KB)
Zikloetako lan irabazlea ikusi (2018 KB)

Agurtzane Olazagoitiari elkarrizketa (Axular Lizeoa) (96 KB)
Edurne Txoperenari elkarrizketa (Ikasbide Ikastola) (148 KB)
Aitor Madrazori elkarrizketa (San Benito Ikastola) (177 KB)
Aitor Egureni elkarrizketa (Urola BHI) (99 KB)
Mertxe Jimenori elkarrizketa (Nazaret Zentroa) (93 KB)

“I. EKIN film laburren lehiaketa. Gipuzkoa’09. Lehiaketarako deia.

Gaze proiektuak bultzatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak sustatuta, aipatutako lehiaketak datorren apirilaren 21 bitartean onartuko ditu lanak.

Ikus oinarriak
Jaitsi izena emateko fitxa

Elgoibar Ikastola, Andoaingo Manuel Larramendi ikastola eta Tolosaldea BHI izan dira Kosmodisea 2008-2009ko Fono Planetan nabarmendu diren lanen egileak.

Elgoibar Ikastolako hainbat talderen lanak Kosmodiseako Fono Planetan parte hartu duten lanen artean nabarmendu dira. Zehazki, ikastetxe horretako ordezkariek Lehen Hezkuntza-Neo Sistemako etapetan (1., 2. eta 3. maila), Lehen Hezkuntza-Fisio Sistema (4., 5., eta 6. maila) eta DBH-Glos Sisteman posizio onenak lortu dituzte. Bestalde, Andoaingo Manuel Larramendi Ikastolako lan bat izan da Batxilergoko gailenena eta Tolosaldea BHI zentroko lan batek Zikloetan balorazio altuena lortu du.

Lehen Hezkuntza Neo Sistemako lana entzun (1870 KB)
Lehen Hezkuntza Fisio Sistemako lana entzun (1916 KB)
DBHko lana entzun (2202 KB)
Batxilergoko lana entzun (1429 KB)
Zikloetako lana entzun (1213 KB)

Alfonso Guillori elkarrizketa (Elgoibar Ikastola) (204 KB)
Mari Kruz Intxaustiri elkarrizketa (Elgoibar Ikastola) (105 KB)
Amy Cortabitarteri elkarrizketa (Elgoibar Ikastola) (126 KB)
Gorka Matuteri elkarrizketa (Manuel Larramendi Ikastola) (196 KB)
Elena Aizpuruari elkarrizketa (Tolosaldea BHI) (98 KB)

Familia Enpresaren Iraupenerako Tresnak.

Aditu profesionalen eskutik hiru jardunaldietan banatutako zikloa. Hiru sesiotako ziklo hau bi herritan emango da: Bergaran: martxoak 3, 10 eta 16, 16:00tatik 19:30era. Miguel Altuna Institutuan, Ibargarai kalea, 1. Donostian: martxoak 4, 11 eta 17, 9:30etatik 13:00tara, Gipuzkoako Bazkundea, Tolosa Hiribidea, 75

Ikus foiletoa (435 KB)

Profesionalizazioaren gakoak familia-enpresan

2009ko otsailak 24ean izango da,09:30tik-13:00ra, Bazkundeko egoitzan (Tolosa Etorbidea, 75 - Donostia). Carlos Arbesu Family Business Consulting Group España-ko kidea da, familia-enpresen kontseilari independientea, eta berak zuzenduko du jardunaldia.

Jardunaldiaren helburuak dira: Familia-enpresa batean "profesionalizazioren" aspektu espezifikoak eta bereizgarriak ezagutzea; Famila-Enpresa arteko erlazioa profesionalizatzea, jarraitasuna eta epe luzerako hazkundea bermatuz; Senitarteko diren eta ez diren kideen kudeaketa profesionalaren integrazio eraginkorra ahalbidetuko duen profesionalizazio prozesuan aurrea hartzea.

“Dinamika ekintzailea Espainian” txostena.

Jarduera ekintzailea laguntzeko politika publikoek, konpondu beharreko merkatuaren akatsak zeintzuk diren lagunduko duen kontzeptuzko markoa behar dute. Marko horrek biztanleriari zein helbururekin zuzentzen diren identifikatzen lagundu behar dio eta ekintza zehatzak egin eta praktikan jartzeko orientabide izan behar du.

“Dinamika ekintzailea Espainian” izeneko txostenak, xede horretan laguntzeko asmoa du ekarpen teoriko eta enpirikoak eginez. Txostenaren egileak honako hauek izan dira: Vicente Salas Fumas, Enpresen Antolaketako katedraduna; Carmen Gálvez Górriz, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea; José Javier Sánchez Asín, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea; eta María Jesús Alonso Nuez, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea.

Kontsultatu txosten osoa. (1154 KB)

Oinarriak eta estrategiak Familia enpresan.

Otsailak 17an Gipuzkoako Bazkunden. Jardunaldiko helburuak: Familia enpresaren oinarrizko kontzeptuen sarrera: Ondarea, Gobernua, Lana, Oinordekotza eta Kultura & Baloreak. Familia enpresetan kudeaketaren eta zuzendaritzaren oinarrizko kontzeptuak ezagutu. Familia eta Enpresaren arteko lotura era eraginkorrean kudeatzeko oinarri eta estrategiak azaldu. Familia enpresa batean lan egiteak suposastzen duen erronkaz jabetu. Familia arteko gatazken komunikazioaren eta kudeaketaren garrantziaz sentsibilizatu.

Jardunaldia otsailaren 17an izango da, asteartea, 09:00tatik 13:00etara, Gipuzkoako Bazkundeko egoitzan (Tolosa Hiribidea, 75 - Donostia).

Farsens, Innoprot, Ega Master, Auralia, Prosens, Grupo Ikor eta NTS izan dira Toribio Echevarria 2008 Sariak jaso dituztenak.

Toribio Echevarria Sarien banaketa-ekitaldian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarteko ahaldun den José Ramón Guridik, goi mailako teknologia-enpresak are gehiago bultzatzeko beharra azpimarratu zuen eta gaur egungo krisi ekonomikoa “industria-alorrean giza elementua sustatzeko” aukera ona dela azaldu zuen.

Innovate & Transport, Manuel Laborde Werlinden saria oinarri teknologikoko ekimen onenari.

Innovate & Transport, Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Goi Eskolako GDE diseinu elektronikoko taldearen “spin-off” delakoak, oinarri teknologikoko enpresa-ekimen onenari Manuel Laborde Werlinden saria jaso du. Saria, trenbide-sektorerako sistema elektronikoak garatu eta merkaturatuko duen enpresa berritzaile bat martxan jartzeko egin duten proposamenari esker lortu du taldeak.

Bigarren saria, sare sozial desberdinen baliabideen mugikortasuna eta partekatzea sustatuko duten produktuak garatu eta merkaturatzeko helburua duen karrera bukaerako proiektuak, “I2Mapp” izenekoak, jaso du.

1.435 IKASLE, 38 IKASTETXE ETA 79 IRAKASLE ARI DIRA PARTE HARTZEN GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK SUSTATUTAKO KOSMODISEA EKIMENEAN.

Materialak berrerabiltzea, animalien babesa, etorkizuneko hiria, hiri-bizikidetza eta lepoko itzultzailea izango dira kultura ekintzailearen balioak sustatzeko asmoa duen Kosmodisea ekimenaren hirugarren edizioan landuko diren ardatzak.

Lehen fasea bukatu da Axular Lizeoak (Donostia), Maria Inmaculada Ikastetxeak (Zarautz), Aranzadi Ikastolak (Bergara), Nazaret Zentroak (Donostia) eta CEINPRO Zentroak (Donostia) egindako proposamenekin.

Oraindik hurrengo etapetan parte hartzeko aukera dago: www.kosmodisea.net - Telefonoa: 900 840 842

[ + ] informazio gehiago (28 KB)

Lehen Hezkuntza (1., 2. eta 3. mailak). Neo sistema: “Bakea” (Axular Lizeoa-Donostia) (205 KB)

Lehen Hezkuntza (4., 5. eta 6. mailak). Fisio sistema: “Izakien desagerpena” (María Inmaculada Ikastetxea – Zarautz) (158 KB)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Glos sistema: “Gu alkate: XXI. mendeko hiria egituratzen” (Aranzadi Ikastola - Bergara) (144 KB)

Batxilergoa. Logo sistema: “Urania” (Nazaret Zentroa - Donostia) (183 KB)

Heziketa Zikloak. Tékhne sistema: “Lepoko itzultzailea” (CEINPRO - Donostia) (154 KB)


Martxan da jada Kosmodisea 2008-2009, teknologia berrien bidez gazteen artean ekintzailetasuna sustatzeko hezkuntza-ekimena

Jadanik ireki da Kosmodisearen hirugarren edizioan parte hartzeko izen-ematea. Kosmodisea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuaren ekimena da eta bere helburua unibertsitatetik kanpo dauden beste hezkuntza mailetan kultura ekintzailea eta digitala sustatzea da.

[ + ] informazio gehiago (87 KB)

Kosmodisea 2008-2009 informazio osoa (138 KB)

Kosmodisea 2008-2009 folletoa (418 KB)

Web Kosmodisea


Profesionalizazioaren gakoak familia-enpresan.

Datorren abenduaren 3an, Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Spri-rekin batera, jardunaldi bat antolatzen dugu. Buruzagi enpresariei eta euren familiartekoei, jabe ez kudeatzaileei, belaunaldi berriei, politikoki familiarteko direnei, zuzendua dago.

Ikus foiletoa (333 KB)

VIII. Manuel Laborde Werlinden Saria datorren azaroaren 18an emango da.

Antxon Arzak, “Al filo de lo imposible” programako piraguista eta Urkan Kayak enpresaren sortzaileak, “Bizimoduak” izeneko hitzaldia eskaintzeaz gain, ekitaldian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarteko ahaldun den José Ramón Guridi izango da.

Toribio Echevarria Sarien deialdi berria abian da; aurten, “bikaintasun ekintzailea” izeneko sari berria eskainiko da

Toribio Echevarria 2008 Sariak, Eibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoa Berrilanek antolatu dituzte, eta aurten, XIX. edizioa beteko dute. Sariak hiru deialditan banatzen dira: “Enpresa Asmoak”, “Enpresa Berriak”, eta “Bikaintasun Ekintzailea”, azken hori, “Ekintzailetza Berritzaileari Euskadi Saria” deitua. Deialdi berriari buruzko informazio guztia www.bicberrilan.com web-orrian (Sariak atalean) aurki daiteke. Dokumentazioa aurkezteko epea 2008ko urriaren 7an bukatuko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Sailak “Emakumeak enpresaren erronkaren aurrean: ideiatik proiektura, proiektutik errealitatera” uda-ikastaroa bultzatzen du

2008ko irailaren 1ean eta 2an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Ezagutzaren Gizarteko Departamentuak “Emakumeak enpresaren erronkaren aurrean: ideiatik proiektura, proiektutik errealitatera” uda-ikastaroa zuzenduko du, Euskal Herriko Unibertsitatearen XXVII. Uda Ikastaroen eta XX. Europar Ikastaroen esparruan.

[ + ] Ikus foiletoa

Kosmodiseak arrakasta handiz eman dio bukaera 2007-2008 edizioari, 34 ikastetxe, 117 talde, 1.037 gazte eta 76 irakasleren parte-hartzearekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak bultzatu du ekimena, hezkuntzan kultura ekintzailearen eta kultura digitalaren balioak sustatzeko. Sarituak izan diren 15 lanak ondorengo ikastetxeei dagozkie: Basakaitz Herri Ikastetxea (Aizarnazabal), Txingudi Ikastola (Irun), Elgoibar Ikastola, Orokieta Herri Ikastetxea (Zarautz), San Benito Ikastola (Lazkao), San Vicente de Paul (Irun), Aranzadi Ikastola (Bergara), Lasarte-Usurbil BHI, Nazaret Zentroa, La Salle Berrozpe eta Bidasoa GLHBI.

[ + ] informazio gehiago (116 KB) | liburu elektronikoa (3803 KB)

José Ramón Guridi-ri elkarrizketa (112 KB)


GEM Euskal Autonomia Erkidegoa 2007 Txostenak jakitera eman du Europar Batasuneko jarduera ekintzailearen tasa altuena duela Gipuzkoak

Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekintzaileari buruzko “Global Entrepreneurship Monitor (GEM)” txosteneko laugarren edizioa Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu da.

GEM Comunidad Autónoma del País Vasco 2007 (5098 KB) | GEM España 2007 (7761 KB)

Kosmodiseak arrakasta handiz eman dio bukaera 2007-2008 edizioari, 34 ikastetxe, 117 talde, 1.037 gazte eta 76 irakasleren parte-hartzearekin.

Datorren ekainaren 25ean, 20:00etan, Donostiako Kursaal Jauregian, “El Hermanastro” antzezlanaren emanaldia izango da. Bertan, familia-enpresen egunerokotasunean suertatzen diren egoerak era errealistan islatzen dira.

Eskutitza (96 KB)|Inbitazioa (1041 KB)

Kosmodisea 2007-2008ko Mito Planetako irabazleak

Txingudi Ikastola (Irun), Orokieta Herri Eskola (Zarautz), San Vicente de Paul (Irun), Lasarte-Usurbil BHI eta Nazaret Zentroa (Donostia) Kosmodisea 2007-2008ko Mito Planetako irabazleak izan dira.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO BERRIKUNTZARAKO DEPARTAMENTUAK, SALAMANCAN EGINDAKO EKINTZAILEEN NAZIOARTEKO I. BILTZARREAN HARTU DU PARTE

Departamentuak Salamancan egindako nazioarteko topaketan hartu zuen parte, Iñaki Ibarra Unzueta Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Sustapenaren zuzendari nagusiak emandako hitzaldiaren bitartez. Txostenak honako izenburu hau zuen: “Kultura ekintzailea sustatzeko ekimen integrala diseinatu eta garatzea, eta ekiteko jarduera horixe bera gizartean balioztatu eta hedatzea”

[ + ] informazio gehiago (50 KB)


Euskal Autonomia Erkidegoko GEM 2007 Txostenaren aurkezpena.

Maiatzaren 21ean, goizeko 11etan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Tronu Aretoan, Euskal Autonomia Erkidegoko GEM 2007 Txostenaren aurkezpena egingo da.

Ekitaldian, honako pertsona hauek hartuko dute parte: José Ramón Guridi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza diputatua; Alicia Coduras, GEM España Proiektuaren zuzendari teknikoa; María Nieves Urrutia, Eusko Ikaskutzako lehendakariordea, eta Iñaki Peña, GEM Euskal Herria Proiektuaren zuzendaria.


“Gaze” programak pertsona ekintzailearen balioak goi-mailako heziketako ikasleen artean zabalduko ditu

Maiatzaren 16an, ostirala, aurkeztuko da, goizeko 11etan, Donostiako Tabakalera eraikinean.

“Gaze” (Gipuzkoa: Gazte Ekintzaile) programa, maiatzaren 16an, ostirala, goizeko 11etan aurkeztuko da Donostiako Tabakalera eraikinean. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Ezagutzaren Gizarteko Departamentuaren ekimen bat da, GIPUZKOA BERRITZENen babesean dagoena eta Euskal Herriko Unibertsitatearen, Mondragon Unibertsitatearen, Deustuko Unibertsitatearen, Tecnunen eta Tknikaren laguntza duena.

Gonbidapena (336 KB)

Folleto (1484 KB)

[ + ] informazio gehiago

Foru Aldundiak, Euskadiko Kutxak eta Aspegik bat egin dute enpresa munduan emakume ekintzaileak gehitzearen alde.

Enpresa sortzeko prozesuan laguntzeko sistema pertsonalizatu, integral eta berritzaile bat antolatu dute. Lan esperientzia dute 35 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago. 2013 arte irautekotan sortu da.

[ + ] informazio gehiago (1173 KB)


Kosmodisea 2007-2008ko Ikono Planetako irabazleak

Basakaitz Herri Ikastetxea (Aizarnazabal), Ikasbide Ikastola (Donostia), San Vicente de Paul Ikastetxea (Irun), Lasarte-Usurbil BHI eta IEFPS Bidasoa (Irun) ikastetxeek irabazi dute Kosmodisea 2007-2008ko Ikono Planeta.

Familia-Protokoloaren Abezea.

Gipuzkoako lau proiektuk lortu dituzte XVIII. Toribio Echevarria Sarietako sari nagusiak.

PECM Enginerik Systems (Donostia), The Box Builder (Asteasu), Likuid (Hondarribia) eta Metallied Powder Solutions (Donostia) dira saritutako enpresak.

Abian da Kosmodisea, Gipuzkoako ikasle-gazteen artean kultura ekintzailea sustatzeko hezkuntza-ekimen osatuaren 2007-2008 ediziorako izen-ematea.

Abian da Kosmodiseako bigarren ediziorako izen-ematea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuaren ekimen bat unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-mailan kultura ekintzailearen eta kultura digitalaren balioak sustatzeko helburuarekin.

Kosmodisea 2007-2008 programa osorako sarbidea (145 KB)

Kosmodisea 2007-2008 Gida laburra (773 KB)

Kosmodisea Web-orria

Familia Enpresa. Sensibilizazio Jardunaldiak.

Teknikarik aitxindarienak erabiliko ditugu famili enpresen funtzionamendua eta biziraupena mehatxatzen duten arazo garrantzitsuenak planteatu eta konpontzeko. Bertaratutakoek beren esperientziak azaltzea eta iritziak plazaratzea nahi genuke, eta horretarako moderatzaile baten laguntza izango dugu. Bestalde, hainbat irtenbide eskainiko zaizkie bertaratutakoei beren enpresetan sor daitezkeen arazoak konpontzen laguntzeko. Informazio gehiako jasotzeko eta izena emateko: Tlfn:943-000309 / avaqueriza@camaragipuzkoa.com

Eguna, lekua eta ordua ikusi (1809 KB)


Ekintzailetzako hezkuntza-programetan parte hartzen duten gazteen % 62k etorkizunean bere kontu lan egiteko aukera kontuan hartzen du.

Horrela dio “Ikasten ikastea” bultzatzen duen Espainiako Junior Achievement erakundeak aurkeztu berri duen “Enterprise 2010. The next generation” txostenak.

Toribio Echevarria eta Manuel Laborde Werlinden Sarien deialdi berriak.

Abian dira jada 2007ko edizioei dagozkien bi sari nagusiak, euskal eremuan enpresa-ideia berrien agerpenak, ekimen berrien sorrerak eta ekoizpen-arloko sorkuntzaren eta berrikuntzaren garapenak duten garrantzi erabakigarria onartzeari eskainita daudenak. Toribio Echevarria eta Manuel Laborde Werlinden Sariak dira: hemezortzigarren eta zazpigarren edizioak dituzte hurrenez hurren, eta proposamenak onartzeko gehienezko epeak urriaren 22a eta 8a dira, hurrenez hurren horiek ere.

[ + ] Ikus XVIII. Toribio Echevarria Saria (pdf) liburuxka (572 KB)

[ + ] Ikus VII. Manuel Laborde Werlinden Saria (pdf) liburuxka (465 KB)


"Eskola ekintzailea", "Gipuzkoan Ekin Ekinari” gidaren hirugarren zenbakia.

“Eskola ekintzailea” html (197 KB) pdf (788 KB) ppt (964 KB)

Sortako hirugarren zenbaki horrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak ikaskuntzarekin erlazionatutako gizarte?gaitasunak sustatzeko erakutsi duen interesari erantzun nahi zaio. Joaquín Villa Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako diputatuaren hitzetan, “sormena, esfortzua, arriskua eta elkartasuna dira gure gizartean nahitaez indartu behar ditugun zenbait balio, baldin eta etorkizuneko erronkei erantzun nahi badiegu eta, ondorioz, Gipuzkoa benetako berrikuntzaren lurralde izatea lortu nahi badugu. Eta hori guztia lortzeko eskolatik bertatik hasi behar dugu lanean; izan ere, eskolan gaitzen eta trebatzen dira etorkizuneko gizartea gidatuko duten pertsonak. Zalantzarik gabe, hezkuntza?sisteman esku hartu behar da, iraganetik datozen inertziak alde batera uzten dituen prozesu neketsu eta konplexu horrek arrakasta lor dezan".

Zentzu horretan, “Eskola ekintzailea” izeneko gidan azken urteetan egindako lanaren eta ahaleginaren (prestakuntza, dokumentazioa, hedapena, parte?hartzea, eta abarren) azterketa egin du profesional?talde batek. Horrela, talde horrek egindako gogoetak eta ekarpenak barne hartu dira liburuan.

Beste argitalpenekin egin den moduan, hiru formatu desberdinetan (“html”, “ppt” edo “pdf”) eskura daiteke argitalpena ondorengo orrian.


Famili Enpresari Buruzko Tailerra-Jardunaldiak.

Hiru jardunalditako ziklo honen barruan, eta metodologia abangoardistaren bidez, irtenbideak emango zaizkie kudeaketa, kominikazio eta harreman arazoei, familia enpresan espezifikoak diren arazoei hain zuzen. Ziklo honen helburua, hain zuzen, familia enpresei norbanako etz pertsona arteko harremanen kudeaketa bideratzea da, baita familiako kide bakoitzaren zereginen banaketan laguntzea ere enpresa antolakataren barruan. Informazio gehiako jasotzeko eta izena emateko: www.camaragipuzkoa.com

[ + ] (pdf) (1367 KB)

Etengabeko ikaskuntzarako funtsezko gaitasunak.

Globalizazioak Europar Batasunean oraindik dakartzan aupadak kontuan izanda, herritar bakoitzak gaitasun-sorta zabala izan beharko du azkar aldatzen ari den eta elkarlotura ugari dituen mundu honetan malgutasunez moldatu ahal izateko. Europako Parlamentuak eta Kontseiluak gomendio bat eman dute, 2006ko abenduaren 18an, etengabeko ikaskuntzarako funtsezko gaitasunen inguruan. Dokumentu horretan, egoerara egokitutako ezagutzen, ahalmenen eta jarreren konbinaziotzat hartzen dira gaitasunak. Funtsezko gaitasunak herritar guztiek garapen pertsonalerako, herritartasun aktiborako, gizarteratzeko eta lana lortzeko beharrezkoak dituztenak dira. Erreferentziazko esparruan, funtsezko zortzi gaitasun hauek ezartzen ditu: komunikazioa ama-hizkuntzan; komunikazioa atzerriko hizkuntzetan; gaitasuna matematikan eta oinarrizko gaitasunak zientzian eta teknologian; gaitasun digitala; ikasten ikastea; gizarte- eta gizabide-gaitasunak; ekimen-zentzua eta enpresa-espiritua; eta kontzientzia eta adierazpide kulturalak. [ + ] “Etengabeko ikaskuntzarako funtsezko gaitasunak” dokumentua eskuratu (91 KB)

2006ko azken GEM (Global Entrepreneurship Monitor) txostena.

Munduko ikaskuntzari buruzko informazio osatu eta zehatzena. GEM (Global Entrepreneurship Monitor) txostenak 2006ko edizioa aurkeztu du. Mundu osoan enpresak sortzearen inguruan dagoen ikerketa nagusitzat finkatu da. GEM 2006 txostenak aditzera ematen duenez, urteko serie historiko bat izatea ahalbidetzen duen ikuspegiarekin jadanik, gizarteak oso bilakaera ona izan du ekimenaren fenomenoaren balorazioan. Txosten horretan jadanik 50 herrialdek parte hartzen dute urtero edo bi urtean behin. Munduko BPGd-aren % 90etik gora ordezkatzen dute. Gainera, aipagarria da eskualdeko proiektuak garatu izana (REM edo Regional Entrepreneurship Monitor). Proiektu horiek, urte honetan zehar, mapa ekonomikoa osatuko dute. [ + ] GEM 2006 txostena eskuratu (2258 KB)

Begoña Zunzunegui, Becara-ko lehendakaria, profil biografiko eta profesional berria “Ekintzaileen eredu unibertsalak” atalean.

“Ekintzaileen eredu unibertsalak” atalean enpresari berri baten profil biografikoa barne hartu da. Azpimarratzekoak dira enpresari horrek berritzeko duen gaitasun handia, ekintzailetza nekaezina eta benetako emakume aitzindari gisa erakutsitako ahalmen izugarria. Begoña Zunzunegui andreaz ari gara hitz egiten. Bera dugu Becara enpresaren lehendakaria: altzarien diseinu, fabrikazio eta banaketan eta dekorazio eta opari artikuluen produkzioan jarduten duen lehen enpresa europarretako bat.

“Gipuzkoan Ekin Ekinari” gidaren hirugarren alea ari dira prestatzen.

Aurki “Ekintzailetasunerako ezagutza” sortako hirugarren zenbakia argitaratuko dugu. Ale hau, unibertsitatetik kanpoko Gipuzkoako hezkuntza-sistemaren barneko ekintzailetza landuko dute. Landa-lanean zehar honako erakunde hauetako ordezkariak elkarrizketatu dituzte:

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak “Gipuzkoan Ekin Ekinari” gidaren bigarren zenbakia aurkeztu du.

“Berrikuntzarako eta Ekintzailetzarako Foroak” html (156 KB) pdf (547 KB) ppt (569 KB)

Kultura ekintzailearen baloreak nabarmentzen zituen ikuskizun bikaina Kosmodisearen azken ekitaldian.

Joan den apirilaren 26an Kosmodiasearen amaiera-ekitaldia egin zen Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Ospakizun horren helburua izan zen, kultura ekintzailea osatzen duten balore eta jarreretan oinarrituta, ekimen horretan parte hartutako pertsona eta erakunde guztiei (batez ere ikasleei, irakasleei eta heziketa-zentroei) egindako lan bikaina aintzat hartzea. Kosmodisea programa pasa den azaroan jarri zen abian eta 42 ikastetxetako 1.400 ikaslek eta 111 irakaslek hartu dute parte, 137 taldetan banatuta.

Pertsona ekintzailearen eguna hezkuntza esparruan.

Apirilaren 27an Pertsona Ekintzailearen Eguna ospatu zen Gipuzkoako hezkuntza esparruan. Egun horretan aurkeztu ziren IKT informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, jolas elkarreragileak eta material pedagogikoak ikastetxe bakoitzean. Horretaz gain, Gipuzkoako hainbat ikastetxek kultura ekintzailearen inguruko ekintza zehatzak burutu zituen. Egun honetan heziketa maila guztietako 80 ikastetxe baino gehiago hartu zuen parte Gipuzkoan.

Kosmodiseako hirugarren planetaren irabazleak.

Basakaitz Herri Ikastetxea (Aizarnazabal), San Frantzisko Xabier Ikastola (Arrasate) eta San Benito Ikastola (Lazkao) izan dira Lehen Hezkuntzako lehen hiru sarien irabazleak. San Vicente de Paul ikastetxeak (Irun) eta Kurtzebarri BHIk (Aretxabaleta) eskuratu dituzte DBHko lehen sariak. La Salle Berrozpe (Andoain) eta Lasarte-Usurbil BHI izan dira Batxilergoko irabazleak. Azkenik, Zumaiako Institutuak (Zumaia), Hernani BHIk eta Eraikuntza BHIk (Donostia) eskuratu dituzte puntu gehien Heziketa Zikloetan.Lan irabazleak ikusi.

Kosmodiseako bigarren planetaren irabazleak.

Txingudi Ikastola (Irun), San Benito ikastola (Lazkao) eta Basakaitz Herri Ikastetxea (Aizarnazabal) izan dira lehen-hezkuntzako lehen hiru sarien irabazleak. San Vicente de Paul ikastetxeak (Irun) eta Santa Teresa Ikastetxeak (Donostia) eskuratu zituzten DBHko lehen sariak. La Salle Berrozpe (Andoain), Nuestra Señora Dorleta (Eskoriatza) eta Lasarte-Usurbil BHI izan dira Batxilergoko irabazleak. Azkenik, Ceinprok (Donostia) eta Eraikuntza BHIk (Donostia) eskuratu dituzte puntu gehien Heziketa Zikloetan. Lan irabazleak ikusi.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak "Ekintzailetza berritzailea Gipuzkoan" gidaren lehen zenbakia aurkeztu du.

"Ekintzailetza berritzailea Gipuzkoan" html (75 KB) pdf (1546 KB) ppt (324 KB)

Kosmodisea egun handia.

Datorren apirilaren 26an, goizeko 10:30ean, Kosmodiasearen amaiera-ekitaldia egingo da Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian. Ekitaldi horren helburua da, ekimen honetan parte hartutako pertsona eta erakunde guztiei (batez ere ikasleei, irakasleei eta heziketa-zentroei) azken hilabeteetan egindako lan bikaina aintzat hartzea. Horrela bada, Kosmodisearen amaiera-ekitaldia ospakizun bat izatea nahi dugu, kultura ekintzailearen osagai diren balio eta jarreretan oinarrituta.

Kosmodiseako Fono, lehenengo planetaren irabazleak

Lehen Hezkuntzan Irungo Txingudi Ikastolak irabazi du lehenengo saria, DBHn Irungo San Vicente de Paul ikastetxeak, Batxilergoan La Salle Berrozpek eta, Heziketa Zikloetan, Donostiako Ceinpro zentroak. Lan irabazleak entzun.

Kosmodisearen lehen etapa honetan lau ideia irabazle egon dira.

Lehen Hezkuntzako “Hasi eta Hazi” programari dagokion hezkuntza-materiala Gipuzkoako zentro guztietara banatuko da.

Gipuzkoako ikastetxeak lehen-hezkuntzarako “Hasi eta Hazi” programari dagokion materiala ari dira jasotzen. Heziketa proposamen bat da, eta kultura ekintzailearekin lotutako balioak sustatu eta bultzatu nahi ditu. Helburu hori erdiesteko, “Hasi eta Hazi”k multimedia-tresna multzo bat proposatzen du, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan irakasle eta ikasleek, guztiek batera, erabil ditzaten. Une hauetan bigarren hezkuntzarako eta batxilergorako “Hasi eta Hazi” materialak ari dira prestatzen.


Familia Enpresa. Sensibilizazio Jardunaldiak.

Teknikarik aitxindarienak erabiliko ditugu famili enpresen funtzionamendua eta biziraupena mehatxatzen duten arazo garrantzitsuenak planteatu eta konpontzeko. Bertaratutakoek beren esperientziak azaltzea eta iritziak plazaratzea nahi genuke, eta horretarako moderatzaile baten laguntza izango dugu. Bestalde, hainbat irtenbide eskainiko zaizkie bertaratutakoei beren enpresetan sor daitezkeen arazoak konpontzen laguntzeko. Informazio gehiako jasotzeko eta izena emateko: www.camaragipuzkoa.com/jornadasucesion

Atera da Gipuzkoa ekintzailearen 1. buletina.

Gipuzkoa ekintzailearen 1. buletina posta elektronikoz banatu berri zaie harpidedun guztiei. Web orri honetatik bertatik ere sar daiteke bertara. Lehen buletin horretan Joaquín Villa Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuko foru-diputatuak idatzitako aurkezpen bat dago, “Ekintzaile izatea: Gipuzkoaren aldeko konpromisoa” izenburua duena. Idatzi horretan, diputatuak honela adierazten du argitalpen horren helburua: “gogoeta-espazio bat sortu nahi dugu, helburu bakar batekin ekin dezagun, kultura ekintzailea eta enpresa-espiritua bultzatzea, alegia. Hau da, pertsonen gaitasunak bultzatzea, ideiak ekintza bihur daitezen. Bestela esanda, sormenarekin, berrikuntzarekin eta arriskuak hartzeko ahalmenarekin loturiko guztia bultzatzea, baita proiektuen planifikazioarekin eta kudeaketarekin loturikoa ere; hori guztia helburuak eskuratzeko.” Gipuzkoa ekintzailearen lehen buletin horretan azaltzen dira, halaber, zein diren Gipuzkoako Foru Aldundiak ekintzailetza eta berrikuntzaren inguruan jorratzen dituen hainbat estrategia eta jardunbide.

Azkartek, GNC Laser, Ikerchem eta Sebiek enpresa gipuzkoarrek Toribio Echevarria Sariak irabazi dituzte.

Azkartek, GNC Laser, Ikerchem eta Sebiek enpresa gipuzkoarrek sari nagusiak eskuratu dituzte Toribio Echevarria Sarien XVII. edizioan. Bertan, 100.000 euro banatzen dituzte sarituen artean.

Gipuzkoako hezkuntza-arloko ordezkari ugari bertaratu ziren “Kosmodisea” ekimenaren aurkezpenera.

Azaroaren 16an, ikasle gipuzkoarrei balio ekintzaileak erakusteko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak sustatutako “Kosmodisea” ekimena aurkeztu zuten.

UPV/EHUko Informatika Fakultateko Sistema Adimenduen Taldeak Manuel Laborde saria jaso du.

Bederatzi proiektuk lehiatu zuten Manuel Laborde sari honen azken edizioan. Saria, Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko Sistema Adimenduen Taldeak garatutako software adimenduneko enpresa-proiektuak eskuratu zuen.

Azaroaren 28an emango dituzten Toribio Echevarria Sarien finalerako sei proiektu.

Sei enpresa-proiektu heldu dira Toribio Echevarria Sarien XVII. edizioko azken fasera. Sariak, Eibarko “Portalea” Kultur Etxean erabakiko dituzte azaroaren 28an

UPV/EHU-ren Uda Ikastaroek Ekintzailetzaren Kulturaren Sustapena Aztertuko Dute.

Ikastaroa, Jose Ramon Guridi Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzaren eta Jakintzaren Sustapeneko Zuzendari nagusiak, eta Cristina Uriarte UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak zuzentzen dute.

Gipuzkoan aldundiak 2,8 milioi euro erabiltzen ditu pertsona ekintzaileei languntzen.

Gipuzkoako Hezkuntzaren Esparruan Pertsona Ekintzailearen Eguna antolatu du: maiatzaren 19an. Honako helburu hau du: pertsonei, euren enpresa-proiektuaren bilakaeran ekiteko eta laguntzeko lanari balioa ematea.

TXEKIN Programaren aurkezpena

Apirilaren 27an, TXEKIN Programaren 2006. urteari dagokion deialdiaren aurkezpena egin zuten.

Gipuzkoako Berrikuntza Proiektuen V. Jardunaldiak.

Donostiako Miramar Jauregia. Mirakontxa pasealekua, 48, Donostia. Goizeko eta arratsaldeko ordutegia.

Ekintzaileen III. Jardunaldiak, Ibaetako Campusa

Maiatzaren 3an eta 4an, Leizaola Elkarteak antolatuta, Ibaeta Campuseko UPV-EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan Ekintzaileen Jardunaldiak egingo dituzte.

“Tokiko garapena sustatzeko izpiritu ekintzailea bultzatu” gaiari buruzko jardunaldietan parte hartzea.

Saiolanek, Tknikak, Deustuko Unibertsitateak eta Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak, “Tokiko garapena sustatzeko izpiritu ekintzailea bultzatu” gaiari buruzko jardunaldietan hartu dute parte.

E-médica, Markel, Iriscom eta Tagzania enpresa gipuzkoarrek hainbat sari eskuratu dituzte Toribio Echevarria sarien XVI. Edizioan.

Toribio Echevarria sarien aurtengo edizioan ADS Gasteizko enpresak lortu zuen lehen saria, Sormen eta Berrikuntza Teknologikoa Enpresan izeneko atalean. Enpresa honek, lurra ikusteko sateliteetan erabiltzeko industria aeroespazialerako makina mekanikoa sortu izanari esker, 18.000 euro eta aholkularitza-arloko babesa jasoko ditu.

TXEKIN programa zabaldu da berriro.

Berriro zabaldu da Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa hau, pertsona ekintzaileei sorkuntzaren prozesuan eta beren enpresa-proiektuak abian jartzerakoan laguntza emateko.

“Toribio Echevarria” Sariak XVI. Edizioa.

Saria: "Sormena eta eraberrikuntza teknologikoa enpresan". Saria: "Enpresa Asmoak".

Ekintzaileek eta ekintzailetzak munduan duten egoera ezagutzeko oinarrizko hiru txosten argitaratu dituzte.

Duela gutxi, ekintzaileek eta ekintzailetzak munduan duten egoera ezagutzeko oinarrizko hiru txosten argitaratu zituzten: GEM Report 2004, GEM 2004 Womens Report eta GEM Report 2004 (2003ko Txosten Exekutiboa).

Txetxu Ugalde, “Generacion XXI” Saioko Aurkezlea.

Ekonomi Ekintzailetasuna Euskal Herrian.

Spri y las 3 diputaciones promueven un concurso televisivo para apoyar a los emprendedores

El Director General de SPRI, Aitor Cobanera, el Diputado de Promoción Económica de Álava, Carlos Samaniego, el Diputado para la Innovación y Sociedad del Conocimiento de Gipuzkoa, Joaquin Villa y el Diputado de Promoción Económica de Bizkaia, Ricardo Barainka han presentado una iniciativa común que tiene como objetivo promover la cultura emprendedora en Euskadi.

50 ikasle, bizitza osoko ikasketaren kanpainan

Bizitza Osoko Ikasketaren Kanpaina Azkoitian eta Azpeitian hasi da.

Ekintzaileen harrobia.

Deia bururatzen denetik enpresa aurrera atera arteko prozesu luzean laguntzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Txekin eta Txekintek programen bidez.

Ekin eta Izan.

Helburuak finkatu eta arriskuak kontuan hartuz erabakiak gai diren pertsonen espiritua piztu eta gizartean zabaldu nahi du Gipuzkoa Ekintzaileak. Joseba Amondarain, Gipuzkoako Jakintza eta Enpresa Jardueraren Sustapen zerbitzuburua: “Jendea mugiarazi nahi dugu, eta bideak esango du egokia izan den edo ez. Nahiago dugu ekitea, saiatzea.”

ASLE, Novia Salcedo eta Euskalit, jarrera ekintzailea sustatzeari buruz gogoetak partekatzeko biltzen dira.

Joaquín Villa, Berrikuntzarako Foru Diputatua: “Ekintzaileak funtsezko papera beteko du gure ekonomian”.

Joaquín Villa Berrikuntzarako Foru Diputatuak azaldu ditu, erakunde horrek enpresa?ekimen berriei babes handiagoa emateko arrazoiak, batez ere oinarri berritzailea eta teknologikoa duten ekimenei. Bere iritziz, ekintzailearen irudiak dinamizatuko du ekonomia gipuzkoar berria.

Gipuzkoako Aldundiak, aurten, 700 ekintzaile berri sustatuko ditu.

Gipuzkoako Aldundiaren helburu nagusia: lurraldea, datozen urteetan, berrikuntza eta teknologiako ardatz bihurtzea. Horretarako, Aldundiak pentsatu du ideia berrien mundua, eta ideia horiek aurrera daramatzaten pertsona eta proiektuak bultzatu behar direla. Laburbilduz, ekintzailetzaren alde egingo du, Gipuzkoako ehun ekonomikoa, mende berriak exijitzen duen ekonomia berrira egokitzeko.

TXEKINTEK, ideia berritzaileen programa.

2003. urtean Aldundiak abian jarri zuen enpresa-proiektuei laguntzeko Txekinter programak, iragan urtean lehen 39 enpresa-proiektuak onartu zituen. Proiektu horiek, oinarri teknologikoa eta berritzailea izan behar zuten, eta Gipuzkoako industrian zuzenean aplikatu behar zituzten.